XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurzorua higaduratik babestu

Zuhaitzen sustraiek lurrari eutsi, harea finkatu, eta zorua euria eta haizearen eragin kaltegarrietatik babestu egiten dute.

Landarerik gabeko zorua ez da emankorra izaten.

Airea garbitu

Zuhaitzek atmosferari oxigeno ugari eskaintzen diote.

Gure osasunaren babeslerik onenak dira.

Kliman ere eragina du

Zuhaitzek zorutik ura zurrupatzen dute eta gero lurrindurik itzultzen dute eguratsera, horrela lainoen osaketan lagunduz.

Egurraren erabilera ezberdinak

Beste etsai bat: euri-azidoa (sustantzia kimiko kaltegarriak dituen ura)

Animaliei babesa ematen die

Ugaztunak (untxiak, azeriak, karraskariak, orkatzak, basurdeak...), hegaztiak (txantxangorriak, kaskabeltzak, kukuak, hontzak...) eta hainbat intsektu basoetan bizi dira.

Babestu beharreko aberastasuna

Basoaren ustiapena diru iturri bihurtzen da.

Egurra da munduko aberastasunik garrantzitsuenetariko bat.

Erabilera ugariko lehengaia dugu (zurgintza, altzarigintza, erregaia, papergintza...).

Baina ez da agortezina: babestu beharra dago.

Basoaren etsaiak

Gizakia

Arduragabekeria basoaren etsai bilaka daiteke:


Neurrigabeko erabilera.
Botatzen diren espezieak ez berritzea.
Mantenu falta.

Sua

Urtez urte suak hainbat hektarea erre ohi ditu.

Intsektuak

Hainbat kalte larriren sortzaile dira.

Cerambix kakalardoak eragindako kalteak

Zuhaitz baten adina

Zuhaitz baten adina jakiteko nahikoa da enborra ebaki ondoren agertzen diren eraztunak kontatzea. Urte bakoitzeko eraztun bat osatzen da.

Oxigenoa eta basoa

Baso batean 100 mampsup2;-ko eremuak 300-1.000 litro oxigeno sor ditzake.

Basoan sua piztea

Arduragabekeria ez ezik, krimena ere bada hori.